Izenik gabeko narratzaile batek lagun bati entzun zion eskuizkribu bat irakurtzen. Eskuizkribua haurtzain batek idatzi zuen eta bere bizitzako pasadizo bat azaltzen zuen. Antza, gizon aberats batek bere bi iloben, mutikoa eta neskatoa, ardura hartu zuen, gurasoak hil eta gero. Haurtzain bat kontratatu behar izan zuen, aurreko haurtzaina hil egin zelako. Gizona Londresen bizi zen, baina mutikoa, Miles, ikastetxe batean zegoen, eta bere arreba, Flora, Essexeko landetxe bikain batean, Bly izenekoa. Momentu horretan neskatoaren zaintza landetxeko arduradunak zuen. Kontratatzean, nagusiak argi eta garbi utzi zion haurtzainari ez zuela molestatuta izan nahi, umeekiko inolako arazorekin eta haurtzain berria landetxera joan zen.

Hasieran lan polita zirudiena amesgaizto bihurtu zen. Miles, arrazoi jakinik gabe ikastetxetik kanporatua izan zen eta landetxera itzuli behar izan zuen. Haurrak iraganaren eraginean bizi ziren. Istorioa etengabeko larritasunean garatzen da, arimen agerpenak direla eta.
_______________

JAMES, HENRY
Argitaletxea: BIBLIOTECA DIGITAL DEL ILCE
Urtea: ---
Hizkuntza: Gaztelania
Mota: Eleberria
Orrialdeak: 218
ISBN: ---

Eskuragarritasuna: